BILATU

apirila 27, 2020

EURIAREKIN ZAKURREK TXIZA GUTXIAGO


Iragarrita zegoen bezala eta eguraldi kaskarra izan arren, kaleak umez bete eta alaitu egin ziren atzo. Neurri aproposa, ene iritziz, etxeko txikitxoenek - izurrite honen aurrean ezer gutxi uler dezaketenak eta, gainera, erantzukizun bat ere ez dutenak - osasun neurri guztiekin babestuta kalera ateratzeko aldeko boto guztiak zituzten.

Intoxikazioaren desintoxikazioko lehen urratsa izan daitekeenak segida izango duelako esperantzan nago, poliki-poliki normaltasunaren koordenadetara ohitu ahal izango garelarik, ahaleginean ule batzuk utzi behar izan baditugu ere. Ezen, luze eta nekagarria bihurtu da berrogeialditik haratago doakigun itxialdia.

Umeek gurasoen konplizitatea izango dutela itxaroten dut, zakurrekin gertatzen dena beraiekin jazo ez dadin. Inongo unibertsitateko goi zientzialari izan gabe ere, etxeko leihotik begira aurkikuntza bat egin dut denboraldi honetan: euri denean zakurrek askoz txiza gutxiago egiten dute. Behintzat, ez da hainbeste ikusten kaleetan gora, kaleetan behera euren jabeekin, lasai-lasai paseatzen ari.

Meteorologia-baldintza txarrekin ere gurasoek haurrak kalera aterako dituztela espero dut.

Argazkia: Tere Anda 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina