Marroi
kolorez margotu naute eta goizeko 10etan kalera naitekeela erabaki dute.
Eguerdira arteko tartetxo horretan libre bide naiz eta kilometro bateko
erradioan mugi naiteke
udaltzainen errietei beldur gabe. A! Arratsaldean ere beste ordubete bat opor daukat.
Eta nik nire aldetik deliberatu dut ez diedala jaramonik egingo eta nire etxean segituko dudala, ohitu egin naizelako eta baldintza murriztuetako esparru komunetan etxean baino itotzeko arrisku gehiago dudalako. Larridura fisiko eta animikoaren arriskua ekiditeko, erosoago sentitzen naiz nirea den espazioan, nahiz eta balkoirik ez daukadan.
Bateon batek esan lezake kartzelaren sindromea dela. Ez, inolaz ere. Askatasun osoz ateratzeko baimena ematen didatenean, orduantxe bai, orduan kotxea hartu eta lana pilatzen ari zaidan tokiraino helduko naiz. Segagailua, desbrozadorea, aitzurra, aizkora... eta abar hartu eta deabru guztien izpirituak nire gainetik uxatuko ditut, izerditan.
Argazkia: JMVM

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina