BILATU

maiatza 11, 2020

HIL AL DU KORONABIRUSAK ETB?


Jakina ETB1i buruz ari naiz. Erdarazkoak – bat ere axola ez zaidana- Franco jeneralaren heriotza aurreko osasun-oharretako terminologia erabiliz, “mantiene las constantes vitales” (gero erailea ere hil zen)


Euskaltzaleok amesten genuen telebista bat diseinatu zen hastapenetan. Baina 1983an lehen emisioak izan zirenetik bidea zailtasunez beterik egongo zirela ohartu ginen. Ez dut hitz egiteagatik hitz egiten. Han nengoen ni, euskal trintxeretan, Martin Ugalderekin batera, 1985ean Jaurlaritzara heldutako Ardanzaren morroien kontrako eztabaida dialektiko sutsuan. “Zer esango dute Legebiltzarrean ETB (artean elebakarra) defizitarioa dela dakitenean?” galdetu ziguten Spagnolo eta Garcia Egotxeaga txit argiek desenbarkeko goiz haietako batean. “Euskaldunak garela” ihardetsi zien Martinek, bilera itogarri hartatik aldenduz ate danbateko batekin. 

Hogeita hamabost urteren ondoren ETB1-k pena ematen du. Ez dago nondik heldu, ez da saio bat ere salbatzen. Eta, kontuz, ez naiz profesionalengatik kexatzen, nahikoa egiten baitute dituzten baliabide murritzekin.  Koronabirusa baino lehen zegoen gaixorik. Euskaltzaleok atera genuen ETB -Labayen, Azurza, Aranberri eta beste hamaika lagun- eta abertzale monolingüek botako dute. Hau da, hau, batzuen aberria! Ba, ez nazatela euren multzoan sar.

8 iruzkin:

  1. Arrazoi osoa duzu, Josemari; oso interesgarria da zure gogoeta, beharrezkoa zure salaketa eta bidezkoa zure erreklamazioa

    ErantzunEzabatu
  2. Guztiz ados Josemarirekin. Lekutan dago aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan Euskal Telebistak sortu zigun poza eta itxaropena!
    Eta eskertzen da erreferentziala den pertsona batek hain tinko eta garbi hitz egitea.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. eskerrak zuri, lagun ezezaguna, irakurtzeagatik!!

      Ezabatu
    2. Bueno,ezagunak gara, Txipi Ormaetxea nauzu. Gura barik agertu zen ezezagun gisa. Besarkada.

      Ezabatu
    3. Txipi ezagun horri, bejondeizula! Aupa bizitza.

      Ezabatu