Ordu mordoa sartzen dut egunero interneten,
gutxiago sare sozialetan. Facebook erabiltzen dut, apurtxo bat, eta beste
gainerakoak ez zaizkit interesatzen, ez baitidate probetxuzko ezer eskaintzen.
Idazten nuen aurreko batean influencers fenomenoari buruz, baina han nioena
beste edozein internet-kolektibori aplika niezaioke, gehienetan baita
zikinkeria eta gezurra gailentzen ari. Eta hipokresia lehen lerroko osagaia da,
bat ere lotsarik gabe erabiltzen dena.
Duela egun batzuk Facebookeko nire kontuan
ohiko mezua agertu zitzaidan: gaur Sandia Berendiaren urtebetetzea da, bidal
iezaiozu mezu bat. Aipatutako lagun hori -Arrasateko hezur mamizko
adiskidea, txikitatik- iazko abenduan hil zen. Ez dakit zenbat jarraitzaile
izango ginen bere kontuan baina - harrituta oraindik kontua irekia
edukitzeagatik- bertara jo nuen eta, arranopola!, 168 lagunek “zorionak eta
ondo pasa eguna” eta antzerako mezuak bidali zizkiotela ikusi nuen. “Bihotzeko
adiskide” haiekin nire lagunak jai zuela geratu zitzaidan argi.
Sare sozialetarako “lagun aproposak” mila
aletako paketekak saltzen dituzten enpresak ugaltzen ari direla jakiteak
erraiak iraultzen dizkit, gizakiaren ergelkeriak neurririk ez duelako ideian
berretsiz. Amazoneko
produktu elektronikoen gaineko erreseñen %61 faltsuak direla jakitean, zer esan jasotzen ari den gezurrezko mundu horretaz?
Argazkia: wikipedia
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu