Urteko
sasoi honetara iritsita, behin eta berriz datozkit gogora belenak, maitasun
asko eta errealismo gutxirekin prestatzen genituen jaiotzak. Otsailean?
galdetuko dit irakurle azkarrak, harrituta nonbait aurreko baieztapenarekin,
duela hilabete luze bat iragan baitzen garai aproposa. Ba, bai! Gehiago esango diot:
lehen, asteburuetan bakarrik ematen zen fenomenoa. Orain, ordea, eta
agerpenetako kadentzia jubilatu nintzenetik aldatu zela ohartu naizelarik,
asteko edozein egunetan gertatzen da. Tira, tira... kontraerasoko du
azkartxoak. Baietz, ba! Gainera, beti-beti eskuera batekin ari naizela
harrapatzen nau oroitzapenak.
Begira: neguko eguraldirik txarrenak gaindituta, otsailean ekiten diot etxeko lorategiko belarra garbitzeari, aurreko udazkenetik nahiko abandonatuta eduki dudana. Hosto hil, adar puxkak, ... eta eskorga mordoa goroldio. Goroldio boteretsua!! Ezin nuen imajinatu naturak horrenbeste ahalmen zuenik, ezen lore, fruitu ezta egiazko sustrairik ez duen landarea zein indarrarekin hedatzen den sinestezina da.
Baina, nioen lez, belenez oroitzen naiz garai honetan, eta gogorarazlea goroldioa bera da. Izan zen garai bat administraziotik debekatu egin zutela landare hori bere toki naturaletik erauztea, eta belenetan paper berdeak ordezkatu zuen briofitoa. Eta oraintxe noa lur hartzera: hamabosgarren eskorga goroldio kargatzen ari naizela... desagertzear egon ei zen landare horrekin munduko belen guztiak bete nitzakeela iruditzen zait... eta hori eguneko lana oraindik amaitu gabe daukadala.

Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina