Mundu digitala gure ingurua aldatzen ari da,
azalkiro eta modu sakonean ere. Sare sozialek eta informazio digitalak
hurbiltasuna eragin du komunikazioan eta gizartean -batez ere, normala den bezala, gazteengan- usadio eta jarrerak aldarazi ditu. Nihil novum... eszenategi ekonomikoan hariak esku ezkutuek mugitzen dituztela gogoratzen badugu.
hurbiltasuna eragin du komunikazioan eta gizartean -batez ere, normala den bezala, gazteengan- usadio eta jarrerak aldarazi ditu. Nihil novum... eszenategi ekonomikoan hariak esku ezkutuek mugitzen dituztela gogoratzen badugu.
Horra hor “influencers”en fenomenoa, abiadura
supersonikoarekin hedatzen ari dena. Calderon de la Barcak aspaldi utzi zuen
idatzita pertsona bakoitzaren bizitza antzoki bat dela, nork berak hautatutako
papera antzezten duena, berezko bere zirkuluan. Ba, dramaturgo espainiarrak
irudikatuko ez zuen neurri eta indarrean agertzen zaigu egun antzezle ez anonimoen
jokaera oldarkorra.
Baina “influencer”ek - eragingarria izan ahal
izateko- sinesgarritasuna eduki behar du. Osterantzean iruzurra da. Eta berari
jarraitzen diotenak ergelak ditugu, hutsak. Bien bitartean, munduko teatroaren
negozioa antzokia alokatzen duenaren eskuetan dago, beti izan den legez.
Oharra: aurrekoarekin ez naiz bakarrik, adibidez, instagramera argazki edo bideo
harrigarriak jasotzen dituztenei buruz ari. Espainiar parlamentuan gobernuari
Venezuelaz egindako galderaren ostean, pobrezia, pentsio eta nekazarien gain
eztabaidatzen hasten denean hemiziklotik alde egiten duten diputatu voxero eta
pepero eskuindarrak ere hartzen ditut ustezko "eragile" alutzat. Influencers? Tira,
tira!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina