Elkartu dira bi zoro eta
milurteko arazoari irtenbidea aurkitu diote. Eta gero muin eman dute elkar,
bakoitza bere etxera poz-pozik abiatu aurretik.
Netanyahu eta Trump, munduko
eszenategiko bi eragilerik arriskutsuenak ados jarri bide dira Ekialde
Hurbilean Bibliako garaietatik den gatazkari azken puntua emateko. Eta gero
Iranera igaroko dira edo Koreara. All for peace. Ze arraio! esan du Trumpek,
“Ni ez ninduten txikikeriak egiteko hautatu, inork lortu ez duena loratzeko
baizik” Eta lasai geratu da.
Alde bakarreko aliatuek -
eta ze aliatu!- bidez bestaldeko etsaiekin konponketarako oinarria jarri dutela
haizatzean musika zerutiarra aditu ordez herioaren epikotasun tragikoak
harrapatu nau, eta dardaran ipini. Ezen, ez al ziren bi
kanaila horiek soldadutzan egon? Eta ez al zieten irakatsi etsaiari ez zaiola
ezta urik eman behar? Noski maite dituztela gerrak! Orduan? Noiztik zarete palestindarren lagun? Esan dut palestinarrena, eta ez arabiarrrena. Horrek beste hausnarketatxo bat beharko bailuke. Nork sinetsiko dizue auzia konpontzeko bidean jarri duzuela, etsaiaren txikizioaren bitartez ez bada?
Bada, hori, esaten nuena. Zoro (arriskutsu)... eta gezurtiak: ezinbesteko osagaiak zanpatzaileen labean opil kirastu pozoitsua prestatzeko.
Bada, hori, esaten nuena. Zoro (arriskutsu)... eta gezurtiak: ezinbesteko osagaiak zanpatzaileen labean opil kirastu pozoitsua prestatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina