Behin irakasle batek
buru-hausgarri bat (orain puzzle esaten zaio) eman zion ume bati; bertan mapa mundia ikusten
zen eta horixe osatu behar zuen txikiak. Ikasleak ahoa bete hortz utzi zuen
irakaslea oso denbora laburrean amaitu baitzuen betebeharra. Zeharo harrituta,
maisuak galdetu zion haurrari nola asmatu zuen hain azkar eta honakoa entzun
zuen haren ahotik: kartoiaz beste aldean gizaki bat ageri zen eta beren tokian jarri ahal
izan ditut pieza guztiak.
Ume hark mundua
gizakiaren bitartez osatu zuen, modu naturalean. Ez zuen birritan pentsatu
behar izan eta beraren baitatik Ikasgai magistrala loratu zen. Umea bere
adin-inozotasun gordinean gizakiari eman zion lehentasuna, mapa mundiaren
bihurgune eta muga artifizialen gainetik. Eta asmatu zuen.
Ikusten ari garena
ikusita, badirudi gizakia galduta dagoela nazioarteko abagunean. Gizon eta
emakumeen eskubideak erretolika hutsa dira, publizitate gezurti engainagarria,
eta munduaren gerizpe antzugarriak gizakiaren aldeko aldarrikapena itotzen du,
lotsagabeki.
Hori 2018aren amaieran. 2019 hobea izango delakoan...
Hori 2018aren amaieran. 2019 hobea izango delakoan...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina