Minotauroaren mitoa etorri zait gogora espainiar egoera politikoaren azken
kapitulu dardaragarriarekin. Eta ez da bakarrik, edo hori uste dut behintzat,
Andaluziako aliantza hipernazionalista ultrakatolikoaren puntu nabarmen bat
zezenketa eta halako espektakuluetarako itunkideek adostutako babes
hertsiarengatik. Ez. Erregina burugabe baten eta Kretako Zezenaren artean
sortutako semea zen Minotauro. Eta Dedalok diseinaturiko labirinto ospetsuan
entzerratu zuten, handik inoiz atera ez zedin. Konpentsazio gisa, noizean behin
zazpi dontzeila eta zazpi mutil gazte entregatzen zizkioten erdi zezen erdi
gizona zen munstroari. Giza haragia bakarrik jaten zuen eta egunetik egunera
hazten zihoakion apetitua.
Espainiako eskuin muturrak - zabala bera, bai horixe!- badu bere Minotauro propioa, Aznarren trebeziarekin erdietsita. Eta labirinto ilun eta arriskuz betean ezarri dute, bertatik bere amorrua eta gorrotoa zezen-larru geografiko lau muturretara haizatzeko. Barruko munstroak Kretakoarekin duen diferentzia bakarra buruen kopuruan datza: honek hiru ditu, zein baino zein beldurgarriagoa. Baina kretarra bezala, hiruburu asezina da eta prest dago edozein arrasto bizi irensteko. Jakina da munstroek iluntasuna nahiago dutela, eta hiletetako -eta prozesioetako- lutua atsegin dutela.
Azkenik Minotauro klasikoa Teseo gazteak hil zuen, eta Ariadna maitagarriaren laguntzarekin labirintoko irteera aurkitu zuen, baina aurretik zezen-gizakiak sekulako txikizioak egin zituen irteera zaileko espazio hartan. Espainiakoan zer gertatuko den ikusteke dago, baina munstroa harro, probokatzaile eta matamoros paperean dabil. Ez da, bestalde, hodeiertzean balizko Teseorik antzematen, eta inork ez daki ezer Ariadnaz. Iluntasuna da nagusi labirintoan, eta hiruburuko munstroa gustura eta eroso ari da iluntasunean.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina