Don Tomas, 2018ko ekainean |
Badakit ezin zekiokeela aplika Bakunin edota Durrutiren jarraitzailearen
titulua. Ez doa hortik. Ezta kristau anarkismoaren ildotik ere, nahiz eta
Don Tomas hurbilago egon zitekeen pentsamendu horretatik, Ebanjelioaren
ikasgaiak funtsezkotzat jotzen baitzituen, oinarrizkoak, eliz erakunde guztien
gainetik. Gero itzuliko naiz horretara.
Don Tomas 1956an heldu zen Arrasateko Udala auzora. Nik handik hiru bat urtetara ezagutu nuen. Ez zuen Font i Andreu gotzainak toki errazera igorri. Auzorainoko bidea artean astobide genuen, hamar urteko mukitsuok pare bat ordutan gainditzen genuena. Eskuarki, bertako frontoi txikia zen harainoko gure igoeraren helmuga, batez ere ostegun arratsaldeetan, jai genuela ikastetxean. Eta gehienetan Don Tomas izaten zen pilotan arerioa, gu baino trebeagoa, mardulagoa eta eskarmentu handiagokoa. Ordurako bazuen ospea inguruetako onddorik onenak hartzen zituela. Eta zizaleku guztiak zituela ezagun.
Don Tomasek ordezkatu behar izan zuen Udalan bere bizimodu desbideratuarengatik hierarkiaren aginduetara handik atera behar izan zuen Errenteriako apaiz bat. Ez zen xede samurra, baina “Ikutixo”ko semeak jakin izan zuen garaile ateratzen. Eta bete egin zuen gotzainak eskatutakoa.
Gero, Don Tomasek bere esparru propioa eratu zuen Udalan eta hantxe eraiki zuen bere eliz eta gizarte-barrutia. Edozein aitzakia ongi zetorkion artziprestazgoko apaizen bileretara ez joateko; areago, diotenez askotan gotzainari ere esan zion ezetz. Eta udalatarrek maite egiten zuten euren gida izpirituala.

Lehengo astean hil zen Don Tomas, laurogeita hamar urterekin eta sotana
harrotasunez luzitzen. Don Tomasi Udalako Mateo Txisturen bertsio modernoa
egoki zekiokeelakoan nago, apaiz ehiztariak ere anarkismo puntu bat
baitzerakutsan bere jarreran.
Apaiz on bat izan da Don Tomas.
Argazkia: JMVM
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu