Betiko itxi bide ditu
bere ateak herriko tenplu batek, elizaren gauza guztiekin bezala
eternaltasunarekin ere zuhurtasunez ari behar den arren.Lau mende luze iraun du
zabalik, herritarron betekizun izpiritualei laguntza irisaraziz, eta historiako
gorabeheren uhinetara mugitu da zerbitzua, izaera publikoko beste edozeinen
arabera, ibilbideko une erpin eta ibarrak tartekatuz.
Lau ehun ez baina
hirurogeita bost urte ezagutu dut bizirik erlijio-eraikin horrek,
frantziskotarrak, herriko apaizen oposizioarekin, herrira itzuli zirenetik.
Freskoa dut oraindik gogoan, igande goizeko meza nagusira sartzea ezinaren
hurbileko ariketaren antzerako zerbait zeneko argazkia. Hura zen jendetza! Eta eliztarren jarioa ez galtzeko apaizen
erreakzioa ere halakoxea gertatu zen.
Frantziskotarrak
euskaltzale, herrikoi, hurbilak genituen,... apaizen nolabaiteko ortodoxia
ilunagoaren ondoan. Luzaroko pultsuan, ordea, korronte ofizialista atera zen
garaile eta eliztarron transbase berriak lehengo uberkara eraman zituen urak.
Frantziskotarrak
historiako liburuetara igaro ei dira herrian. Tenplua itxi da eta horren esparruan
zer arraio era daitekeen da oraingo galdera nagusia. Beste lau mendetako bizitza
aberatsa opa diot eraikinari, hiritarron oinarrizko betebeharrei erantzuna
eskainiz. Halabi!
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina