Duela ia-ia
eternitate bat (hori iruditzen zait niri, bederen) seme-alabei ekoizpen propioko
lo kantak abesten nizkien. Ziurrenik, ohiko kantutegiko beste zenbait ere
erabiliko nituen, baina ez naiz oroitzen. Orain, biloben txandan ari naizela, nireetara
itzuli naiz, eta oso almazen txikia dudanez lo kanta tradizionalen biltegira jo dut, abesti aproposen bila. Eta hara non,
sekulako ustekabea eraman dut. Begira:
Resurrección Maria de
Azkuek Ataunen jaso bide zuen ondokoa:
Loa loa txuntxurrun
berde,
loa loa masusta,
Aita gurea Gazteizen da
ama mandoan artuta: lo lo
Aita gurea Gazteizen da
ama mandoan artuta,
aita gureak diru asko du
ama bidean salduta: lo lo
loa loa masusta,
Aita gurea Gazteizen da
ama mandoan artuta: lo lo
Aita gurea Gazteizen da
ama mandoan artuta,
aita gureak diru asko du
ama bidean salduta: lo lo
Klaudio Sagarzazu
“Satarka"k idatzi zuen “Haurtxo polita”k ere badu berea:
Txakur handia
etorriko da
Zuk ez badezu egiten lo.
Txakur handia etorriko da
zuk ez badezu egiten lo.
Horregatik ba Ene potxolo!
Egin aguro lo, lo, lo
Horregatik ba, ene potxolo!
Egin aguro lo, lo, lo
Zuk ez badezu egiten lo.
Txakur handia etorriko da
zuk ez badezu egiten lo.
Horregatik ba Ene potxolo!
Egin aguro lo, lo, lo
Horregatik ba, ene potxolo!
Egin aguro lo, lo, lo
Badaezpada ere,
gaztelerakoetara jo eta Atahualpa Yupanquik Argentinako folkloretik hartutako
“Duerme duerme negrito” abestia gogoratu dut, eta gauza ez da hobera joan:
Duerme, duerme negrito
que tu mama está en el campo.
Y si el negro no se duerme
viene el diablo blanco
y zas! le come la patita
Chacapumba, chacapumba, apumba, chacapumba
Duerme, duerme, negrito
que tu mama está en el campo, negrito.
Duela berrogei bat urte oharkabez igaro zitzaizkidan detailetxoak ageri zaizkit orain indartsu. Sentsibilitate desberdinaren sintomak, nonbait. Eta irudikatzen ari naiz haurtxoen sosegurik eza, insomnioak jota, amaren bular goxoa berriz dastatuko ote duen, zakur handia agertuko ote zaion edota deabru zuriak hankatxoa jango ote dion pentsatzen ari. Nik, behintzat, ez nuke lorik egingo.

Argazkia: Nafarroako Eskola Kontseiluaren web orria
Ja,Ja,Ja,..Aititen ardura berriak...
ErantzunEzabatubaina politak...
Ezabatu