Aspaldi egin nuen promesa nire idazkietan
ahalik eta gutxien azalduko nuela bizimodu arruntak sarritan sorrarazten didan
haserre eta esne txarra. Baina ez naiz harrizkoa eta nik nahi baino gehiagotan
inguratzen nau amorruak, ikusten, entzuten eta irakurtzen dudanaz. Eta
badakit hori ez dela ona osasunentzat (batez ere nirearentzat)
Oraingoan nazionalismoarekin nator,
komunikabideek -batez ere “optica supraterritoriala”ren perspektiba kamustu eta
ortodoxo akabatzailetik dabiltzanek- zerbitzatzen dizkiguten albisteetako
eguneroko gaia bihurtu dena, Kataluniako gorabeherak direla eta.
Ezetz, ez nagoela ados! Nazionalismo baztertzaile eta besteekiko okupatzailea
zeuena dela! Nazionalismo ez baztertzailea ez da sekula NAZI izan. Eta, aitzitik
“periferikoak” zapaltzera doazenak zeharo sartzen dira kategoria horretan.
Historiak hamaika adibide eskaintzen dizkigu: kruzadak, Amerikako konkista,
trentaiseiseko kolpe armatu frankista eta abar.
Nire baitan ez dut konprenitzen espainiarrak gorrotatzea euskaldun bizi nahi izateagatik.
Inondik ere ez! Hau ez baduzu ulertzen, zeu zara nazia.
Argazkia: Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina