Irakurtzen nion lehengoan elkarrizketa batean Walter Gilbert Nobel saridunari, heriotzak oraingoz irabazi egiten digula partida, baina zalantzarako atea irekita uzten zuen geroak eskainiko duenerako. Biologo nuklear amerikarrak zioenez, neuronak zahartu eta hil egiten dira, baita gorputzaren ehun guztiak ere. Baina zeluletako heriotzaren prozesuan ikertzen den neurrian, samurragoa izango da hari galga jartzea; areago, prozesuari buelta ematea posible litekeela gehitzen zuen zientzialariak, bizitza amaierarik gabeko ibilaldia bilakatuz.
Irudika al dezake inork heriotzarik gabeko bizitza? Horra hor ariketa polita, lo egin ezinean gabiltzan gauetarako.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina