Eta Aznar ergela da. Bada adagio bat, ideia bakarreko ergelari indar
gehiago suposatzen diona mila eduki ditzakeen gizon azkarrari baino. Eta Aznar
ideia bakarreko gizakia da: ni naiz egia, Jainkoak hautatua.
Ergelkeria gaixotasun bat da, modu fisikoan eta buru-desbideraketaren bitartez igartzen dena. Aznarri bietan antzematen zaio eritasuna; adibidez aurpegian, izan ere bemoleak eduki behar dira, nork bere baitan higuina sumatu gabe tipoari begira segundo bat ere egoteko. Ezagutzen ditut eskizofreniko sakonak, dultzeagoak ageri direnak Madrileko tarzana baino. Eta oihaneko fikziozko heroiari buruzko aipamena egin dut, presidente ohiaren gimnasiorako joera eroa gogoratuz. Erabateko erakuspen loriatsua berea, bularraldeko tabletekin!

Buru-osasunari erreparatuz, ordea, egoera larriagoa igartzen zaio falangista ohiari. Gaixorik egon behar baita, lehengoan espainiar Kongresuan publikoki - takigrafoekin- bota zituen gezurrak bat ere pultsu-dardararik gabe botatzeko. Eta hori, jakina, palmero peperoen txalo artean.
Aznarrek beldurra ematen dit. Berak eta harropuzkeria pozoitsuarekin zipriztindu dituen bere taldekideek.
Beldurra eta batez ere nazka.
ErantzunEzabatueskerrik asko, Antonio
Ezabatu