BILATU

iraila 10, 2018

%52K EUSKARAZ


Beste inoiz ere adierazi dut txoko honetan dena ez dugula azken berrogei urteotan gaizki egin. Hasi ahalko nintzen idazten zerbait ongi egin dugula, baina iruditu zait ezkortasunaren ildoetara ohituago gaudenez gero, ulergarriagoa gerta dakiokeela irakurleari ondoko baieztapenaren heltze-neurria: Euskal Herriko Unibertsitatera sartzeko diren euskal gazteen artean, %52k euskaraz ikastea aukeratu du.

Euskaragintzaren zurrunbiloari duela berrogeita bost urte heldu nionean inork esan izan balit portzentaje horretara ailegatzeko gai izango ginela, ez nion sinetsiko. Egundoko aurrera pausua da egindakoa eta oraindik bidean gaude!

Jakin badakit zifra hotzek errealitatea bere osotasunean okerraraz dezaketela; Euskal Herriko Unibertsitateak, oraindik ere, ibilbide malkartsua duela euskaldunoi gure neurriko eta behar bezalako hezkuntza eskaintza burutu bitartean; eta inork ez nauela konbentzitu behar euskararen ahulezia kronikoaz. Baina aurreko datuari buruz bere iritzia gehitu nahi lukeenari eskatuko nioke atzera begiratzea eta 1973ko egoera zein genuen zinez barneratzea.  Nik, behintzat, zerbait ez dugula hain gaizki egin - ala zerbait ondo egin dugula- segituko dut pentsatzen.

Argazkia: Deia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina