BILATU

iraila 17, 2018

NI EZ NAIZ FALANGEKOA


Francorekin ari gara, goitik eta behetik. Artxibatua eduki behar genuen auzi historikoari ez zaio amaierarik ematen eta Valle de los Caidosen gaineko irtenbideak ez du konponduko, gerrako galtzaileen ondorengook hamarkadatan eskatzen ari garena: justiziaren erabakiak faxismoaren injustizia moralki behintzat kitatzea. Ez dugu  orduko kriminal haien eta euren oraingo defendatzaileen fusilatzea eskatzen.

Orain hurrengoan Valladolideko adiskide jator batek - Valladoliden ere egon badaude- anekdota bat kontatu zidan bere jaioterrian jazo izana, iragan gizaldiko berrogeita hamarretako hamarkadan. Baserri kutsuko herri hartan bertako bati galdetu zioten txerri-hilketako sasoian: "¿Tú no haces matanza?" Eta baserritarraren erantzuna: "No, yo no soy de Falange"

Bada hori; lasai egon daitezela falangista eta frankokume guztiak: ez goaz eskatzera beraiek hain samur erabilitako zigorra aplika dakiela. Askoz gutxiagorekin konformatzen gara. Gure nagusien izen eta jokaeraren aurrean adeitsu izan daitezela da nahi duguna, jeneral haren estatu kolpea hutsegite handia izan zela aitortuz.

Gero historiaren orria pasatzeko prest geundeke.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina