BILATU

martxoa 11, 2019

ESZEPTIZISMOAN ZUTIK


Bere azal gainean jakintza tinko bat ere ez duen lur zatia; horrela definituko luke mundua eszeptiko batek, eta iritzi guztiak zalantzagarriak direla gehituko luke. Horren definizioari erreparatuko bagenio guztiok eszeptikoak garela esan genezake, bakoitza bere neurrian, denok baitugu naufragoaren izpitxoren bat, eta bizitzan barrena ezbai kronikoa saihestera jolasten gara. 

Beldur ematen didate erabat konbentzituek. Fanatismoaren atarian daude euren buruak egia sakrosantuaren ugazabatzat daukatenak. Nahiago dut, mila aldiz gehiago, eszeptikoak... Behintzat euren ezagutza dudan jartzen dute. Eta osasungarria gertatzen da beti zalantza, munduaren azala uzkurtzea eta segituan berriro luzatzea ahalbide baitezake.

Eszeptizismoan zutik irauteko, dena den, baikortasunez begiratu behar diogu datorrenari, zer datorren oso garbi ez badugu ere. Horretan datza, azken finean, bizirik segitzeko indarra.

Argazkia: Tere Anda

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina