San Prudentzio eguna
baino lehen zurrunbiloak irentsiko ez bagaitu deskonektatzeari ekin behar zaio,
azkar. Egia esatera, nik aspaldi itzali nuen inorako argitasunik eskaintzen ez
duen politika-aparailu transmisorea eta konbentzimenduzko logikari helduko diot
oraingoan ere apirilaren 28ko hitzorduan.
Boterera igoko diren
agintariak zein agintaritza motak gidatuko dituen izan beharko genuke gogoan
hautesleok gure botoa kutxara sartu baino lehen, izan ere argibideetako bat,
boterera igo nahi dutenen agintaritza-estiloa da. Boterea eskuratu gura dutenen
agintaritza pribatua nolakoa den eta hautagaiaren esparru pribatuko baloreak zein
neurritan balora daitezkeen eduki behar dira presente beti.
Nolako agintaritza
pribatua halako botere publikoa gertatzen da, eta kandidatoaren esfera
pribatuak hanka azpitik pasatzen baditu etikaren gutxieneko printzipioak...
nola arraio fidatuko naiz ni tipo horretaz? Protagonismo soziala egiatasun
pribatutik erdietsi behar da eta ez gezur eta engainu jarraikitik, ezin baita
etika publikoa eta pribatua banandu.
Aukera politiko
desberdinen artetik garbi asko antzeman daiteke nortzuek muzin egiten dioten
egiari, esparru pribatua lehenetsiz kolektiboaren onuraren aurretik. Nik
behintzat horrela ikusten dut.
Argazkia: Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina