BILATU

abendua 03, 2018

PALANKAREN BILA


Absurduaren umorean izan zen maisu Gila. Jeinu bat genuen surrealismoaren liluran sailka genezakeen umorista. Eta lerro hauen osagarri gisako ilustrazioa da diodanaren adibidea, atera genitzakeen guztietatik besterik gabe hartuta. Hainbat intelektualek bezala, erregimen frankistaren jazarpen itogarriari aurre egin ahal izateko, Gilak umore absurduaren oinarrian eraiki zuen bere ekarpen itxarongarria, gizarte gris hark behar zuen esperantza bizigarria.

Erregimen frankista hil zen; sortu bide genuen gizarte askea, eta gaur eguneko panoramari begira jarriz gero... Gila datorkit burura, nire gogoak umorea behar baitu bizi ari garen egoera politiko sozial burugabeak zeharo etsiko ez banau. Historiako abagune ilun guztietan umore absurduak erretratatu du beste ezerk baino hobeto hiritarren etsipena. Areago, batzuetan giza kolektiboaren berreskurapen moralean palanka gisa eragin du. 

Eta guk palanka hori behar dugu. Mediokritate, klientelismo, jendilaje, ustelkeria, hipokresia eta tara guztien gainetik salto egiten lagun liezagukeen palanka. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina