Bihar, egun
seinalatua kristau egutegian, nire aitak urteak egingo zituen, 97
konkretuki. Erdia bakarrik heldu zen betetzera, gazte eraman baitzuen
heriotzak. Eta bera falta zaigunetik urtero egiten diot galdera berdina neure
buruari: zein da zirrara gehien sortzen didana: Gabon eta Natibitateko
ospakizuna? Aitaren berotasunaz hain gutxi gozatu izana?
Aspaldi galdu
zuten nire baitan garrantzia egutegietako ospakizunek. Kalendarioak markatzen
duenak batzuetan bost axola dit, axolabetasun horretan disgusturen bat edo beste ekar
diezadakeen arren, batez ere hurbileko senide eta lagunen urtebetetzeak
ahaztutzean. Noski, gehienok bezala truku bat daukat data horiek gogoratzeko:
aldez aurretik markatzen ditut telefonoan, urtero berrepikatzeko aginduarekin,
teknologiak abisua pasa diezadan. Malo! Horrela ibili behar badut, seinalea da
inportantzia gehiago ematen diodala gaizki ez geratzeari benetako desio
maitagarria eskaintzeari baino.
Niri biharko egunak
gogora ekarriko didan lehendabiziko gauza aitaren hutsezko urtebetetzea izango
da. Eta bigarren tokian, eguerdian Vanessa Sanchezekin kafe bat hartzeko hitz
ordua dudanekoa. Gero egutegiari begiratuko diot, markatzen didanaz jabetzeko.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina