Ez dago opari berririk erregeetara arte. Horixe entzun nion ama bati
Gasteizko tranbian, Olentzerok bereak banatu zituenetik berrogeita zortzi ordu
oraindik eman gabe. Eta ezetz asmatu, irakurle zintzoa, nor ikusi nuen tranbian
bertan aurreko esaera aditu eta berehala. Ba, ozeanoz bestaldeko pertsonaiarik
kalifikaezinena, bagoiko nire jarlekuaren ondoan eserita. Eta bere krapula-begirada
galdu eta ergelarekin andreari galdetu zion zenbat urte zituen haurrak.
Ez nuen amaren erdiespena entzun ahal izan, baina higuingarriaren zantzoek
bete zuten tren espazio itxia, “I already fucked every day at his age”,
euskara batuan, gutxi gora behera, "nik bere adinean narrua jotzen
nuen egunero" adierazten duena entzun genezakeen bitartean. Baieztapen lapidario eredugarria
nire sentsibilitate higatuan dardara eragiteko gai izan zen. Sukar puntu
batekin nengoen eta horregatik ezin dut ziurtatu honakoa ere gertatu ote zitzaidan:
jiratu nintzen Trumpengana eta bere begien aurrean esan nion: ”You're not more stupid because you don't train”
Ulertu ote zidan ala ez berdin zait. Ni lasai geratu nintzen. Eta uste dut,
tranbiatik atera aurretik istorioaren subjektu pasiboarengana joan, ilea
ferekatu eta «zorte on Errege Magoekin » opa niola. Berak begi keinu lagun bat eskaini zidan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina