BILATU

abendua 10, 2018

EZ DIGUTE GILTZA UZTEN


Paternalismo politikoa absolutismo monarkikoaren fruitua da. Erregea aita bat zen bere menpekoentzat, noiz eta tirano sarraskilariaren aurpegian kareta berria jarri behar zenean. Monarkia absolutistak amaitu egin ziren, behintzat gure inguruan, eta zeharo sistema anakronikoak diren arren, sistema monarkikoetan ere teorian parlamentuek ordezkatzen dute herriaren borondate politikoa 

Baina praktikak erakutsi digu herria haurtxotzat hartzen, bere inozotasun kronikoan ainguratuta ezer gutxik mugiarazten duen haurra, gobernuaren politiken aurrean kritiko aktiboa izatera. Ondoriozta al daiteke egiaztapen horretatik erregimen parlamentarioa utopia dela? Ez derrigorrez, baina bidean jartzen gaitu horrela pentsatzeko. Herria umetxoa balitz bezala hartuta, ezin dakioke etxeko giltza utzi, ez bailuke okerkeriak besterik egingo. 

Eta errealitate horretatik abiatuta parlamentu-sistema bera da okertzeko bidea har dezakeena (hartzen duena) zapalkuntza eta paternalismoaren arteko muga hutsaren hurrena izatera ailega baitaiteke (ailegatzen baita) Politikak, berez, nekez ekarriko du gizartearen garapen osasungarria. Gizarte-berrarmatze jarraikiak bakarrik ekar diezaioke giza kolektiboari bere ibilaldi etengaberako adore suspertzailea. Osterantzean, Boca, River Plate, Torra, Trump, Vox, monarkia, errepublika,konstituzioa eta horiekin entretenituko dute haurtxoa.
 Argazkia: Ekain


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina