BILATU

jueves, 3 de marzo de 2011

TRINCADO ETA VITORIA: BIZITZA BATEN HISTORIA, ESKUTITZETAN



Beste bi eskutitz jaso ditut BEHIN IZAN ZIREN blogera. Biak Jesus Trincadok bere adiskide Marcos Vitoriari igorrita, 1940ko azaroan, bigarrenak data zehatzik ez daukan arren. Sasoi horretan Trincado bisita baten zain zegoen, hain zuzen Argèles sur Mer kontzentrazio esparrutik alde egiteko. Eta lortuko zuen, 2000ko “Bizi izan juat” nire liburuan Trincadok berak azaldu zuen bezala. Euskara erabiltzen du, Marcosi igaro nahi dizkion mezuak ezkutuago gera daitezen.

Lehen eskutitzari Marcosek egindako erantzuna iritsi ez bazaigu ere, bigarrenean antzeman daiteke hark erabaki bat hartu duela, eta lanean hasi da, dirudienez Toulouse ondoko baserri batean. Aurreko gutunetan maiz azaldu zaigun Mexikoko helburua desagertu da bi lagunen arteko komunikazioan, eta orain –balizko aukera bezala- Buenos Aires agertzen da. Idazten dio Trincadok: “Nos hemos enterado de algún propósito que parece tener el Gobierno Vasco o sus elementos para conseguir la evacuación de 12.000 vascos a Buenos Aires... Una vez allí (permíteme que salte a ello) tuviéramos la colocación de Gárate (bicicletas y fábrica de automóvil del estado) con seguras posibilidades y también Celes...”

Jesus askoz ameslariagoa da Marcos baino, eta lerro hauek idazten dituenerako Marcosek erabaki du bere etorkizuna Frantzian dagoela.

Marcosen ofizio berria dela-eta, Trincadok marrazki pare bat bidaltzen dizkio bigarren eskutitzean.


BEHIN IZAN ZIREN: http://behinizanziren.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario