BILATU

martxoa 28, 2011

JUAN GARMENDIA LARRAÑAGAREN AZKEN LIBURUA



Juan Garmendia Larrañaga adiskideak bere azken liburua aurkeztu zuen, apirilaren 26an, Tolosako Udaletxean. Makina bat lagun bildu ginen hara, antropologo tolosarrari gure agurra eta zoriona eskaintzera. “Escaparate etno-histórico. Fondo de escritorio/ Agerkari etno-historikoa. Nire paperetatik” da liburu berriaren titulua, eta azaldu behar dut liburua neuri eskaini didala, adiskidetasunaren seinale gisa.

Sarritan aipatu dut Juanen lagun izatea ohore bat dela eta aspaldiko harremana elikatu diogu elkarri, etengabe. Horrek eman digu aukera elkarrekiko konfidantza hazteko eta, ondorioz, gure arteko konfidentziak burutzeko ere. Gauza osasuntsua dena, Juanek maiz azpimarratzen duen moduan, hori bai, marratik pasatu gabe.

Tolosako ekitaldian parte hartu zuen Juan Ignacio Uriaren adierazpenen arabera –eta ni batera nator horiekin- Juan Garmendia Larrañaga hartu beharko genuke Jose Migel Barandiaranen osteko lehen euskal antropologotzat, beste inork baino hobeto ulertu baitu Garmendia Larrañagak euskal arima.

Aurreko aipamen labur hori hoberen egiazta dezakeen lerrotxo bat ekarri nahi dut hona, liburuari hitzaurrea ipini dion Juan Agirrek idatzita:

“Posee un estilo limpio, sin retóricas ni ringorrangos, que sabe crear una atmósfera e introducir un matiz adjetivo en su lugar y momento. Uno aprende de sus descripciones: los movimientos de las manos del artesano, las herramientas y útiles, el vestir abstruso del carnaval, las evocaciones sobre ambientes pretéritos en sus obras históricas... Lo que nos lleva al renacentista Ronsard cuando aconsejaba a los jóvenes que, para escribir bien, se instruyeran en las artes y oficios de herreros, orfebres, cerrajeros etc”












Dokumentazioa, Juan Garmendia Larrañagari buruz:

· Juan Garmendia Larrañagaren obra osoa: http://www.euskomedia.org/garmendia

· Juan Garmendia Larrañaga. Solasean” (Josemari Velez de Mendizabal. Eusko Ikaskuntza.2005)

· Apirilaren 26ko ekitaldiko partehartzaileen hitz batzuk jasotzen dituzten bideoak honako helbide hauetan ikus daitezke, hurrenez hurren, Juan Garmendia Larrañaga, Juan Agirre, Jonan Fernandez eta Juan Ignacio Uria


http://www.youtube.com/watch?v=Y0m81LNlW8Q


http://www.youtube.com/watch?v=A7xNUryL2Yo


http://www.youtube.com/watch?v=mNmXCH_FR-Y


http://www.youtube.com/watch?v=I74A96stZd0


Idazki honetan agertzen den argazkia: Nuria Camio

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina