Oso normala da neurri guztiak aurreikusi arren, proiektu batek bide okerra hartu eta gure planak hondatzea. Ezin da bizitza une bakoitzean interesatzen zaizkigun bideetatik igaro araztea. Aspergarria izango litzateke, gainera. Atzerapausoak behar ditugu aurrera egiteko.
Joan den asteazkenean gripearen aurkako
txertoa jaso nuen, eta astebete beranduago gripearen birus batek jota nago,
ohean. Eta planak atzeratu behar izan ditut, sine die. Dena den, ez nau batere
kezkatzen, betebeharra gaur, bihar edo etzi betetzeak berdintsu adieraz
dezakeelako adinean nago eta. Orokorrean, egiten bada, ondo. Eta ez bada, ere
bai
Itzuliko ez den iraganak perspektibaz
laguntzen dizu hausnartzen gertatutakoaren garrantziaz. Eta konturatzen zara
zein inozo aritu garen denboraren aurka, erlojua geldiarazi nahi absurduan. Ez
gara, batere, gure patuaren jabe.
Pentsamendu horietan ohean sartuta nengoen
irratiak ezezaguna zitzaidan doinu bat ekarri eta hunkitu ninduenean. Irratiko
webgunean jakin nuen François Couperinek 1717an konposatutako lana zela, "Les
barricades mystérieuses"
Eta nire barrikada pribatutik pentsatu nuen hiru minutu gehiago ez dituen musika konposizio horrek, gripeak galdu arazi dizkidan berrogeita zortzi orduak konpentsatu dituela, nire agenda bete gabe utzi badut ere.
Musikaz gozatzera gonbidatzen zaitut.
Argazkia: https://www.centrepompidou.fr/
Milesker "barrikada" hori bidaltziarren. Benetan ederra! Zaindu asko eta osatu aguro. Elkar ikusi arte, animo.
ErantzunEzabatueskerrik asko, Aitor!!
Ezabatu