Buru osasunaren
sinonimoa da adiskidetasuna, zentzu zabalean. Zoritxarrekoa, bere bakardadean
ezkutatzen dena, bere buruaz haratagoko bibrazio baikorrek ihes egiten
baitiote. Adiskideekin elkar aritzea onuragarria da alde guztietatik,
baieztapen hori egiaztatzetik hasita, ezen, ba al da nor beraren
gogo-betetasunaz jabetzea baino ezer goxoagorik?
Eguneroko harremanen
tantaz-tantako kateak gustuko ibilbidearen nondik norakoa marrazten du,
mugarriak ipiniz eta atseden areak erakutsiz. Denok daukagu gogoan zizelkatua
adiskidetasunaren mapa eta guztiok ezagutzen ditugu horren alderdiak, kolore
desberdinekin margotuta egon arren intentsitatean antzerakoak direnak. Izan
ere, adiskideei buruz ari naiz, hau da, sentimenduzko lotura atseginak
adierazten dituzten pertsonei buruz. Batzuk txikitako kideak izan daitezke,
beste asko bizitzan zeharreko bihurgune diferenteetan aurkitutakoak. Beti dago
zerbait, adiskideekin gogoz lotzen gaituena.
Komunean zerbait
garrantzitsua dugun hemeretzi lagun bildu ginen iragan ostiralean eguna
elkarrekin emateko: Aramaion jaio ginen duela hirurogeita hamar urte. Zazpi
hamarkadatako elkar ezaguera dugu oinarri animikoa; nahikoa, hain zuzen,
adiskidetasuna gauza ederra dela baieztatzeko.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina