Baina Gararekin
nago, bera modu zikinez erasotzen dutenean ni ere kolpatzen nautelako. Hogei
urte inguru eman dira Garzonen erresoluzio lotsagarri eta tranpaz josia ezagutu
genuenetik. Justiziaren paladin herrena dugun epaile mediatiko zinbulu-zanbulugarriak
erabaki sinestezina hartu zuenean auskalo zein goi aginduri jarraitzen zion eta
zein tekla sakatu zuen, polizia ustelkorrak eta lau politiko erok -Aznar barne-
bakarrik ontzat eman zuten diktamena aldarrikatzeko. Eta ez naiz okertzen
Garzonen herrenkuraz, Villarejorenganako harreman isilak ekarri baitio
hankamotzaren defizit etikoa.
Ni ez naiz
Gara, baina min nago berriz ere euskal prentsa belaunikatu erazi nahi izan
dutelako. Inongo ahots gidariren kontsignei jaramonik egin gabe berrogeita bost
urtez ihardun dudalarik, euskal prentsako langilea naiz, Gara eta Egin baino
lehenagokoa, eta orain Gararen kontrako ebazpenean ni ere jipoitu naute.
Horregatik indar guztiekin salatzen dut euskal egunkariari egindako eraso berria.
Ez da azkena izango, hori ziur; horregatik, lerro batzuk idazteko gai naizen
bitartean, erasotuek beraiekin edukiko naute.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina