Astebetea eman den arren, gogoak akuilututa gaira itzuli nahi dut. Eta esan behar dut Bernard Williams filosofoa etorri zitzaidala gogora Madrileko
manifestazioaren ondoko aitorpenak entzun nituenean. Bilkura nazionalista baztertzailerako
deia egin zutenen oihu propagandistiko beltzak gezurraren erroetaraino iristen
zirela iruditu zitzaidan, eta hamaika aldiz barreiatzen den gezurra egiatzat
har daitekeelako errealitateak eite hartu zuen nigan ostera.
Egia eta egiatasunari buruz teorizatu zuen Williams jaunak deitoratuko
zituen Madrileko giza-kontzentraziora deialdia burutu zutenak. Filosofo
ingelesaren arabera, baieztapen intelektualaren errealitatearekiko adostasun
intelektuala da egia; finean, inguratzen gaituenerako adimenaren egokitzapena.
Egiatasuna, berriz, izpiritu bolondresari dago atxikita eta nork bere jokaera,
helburu eta interesetara erlazionatuta dituen egiak aldarrikatzen ditu. Egiak,
beraz, itxuraldatu egiten dira egiatasuneko dantzaren arabera.
Madrileko erakuspen tristearen antolatzaileek, errealitateari bizkarra
emanez, hankaz gora jarri dute egia. Eta garbi erakutsi dute zein nolako
egiatasunarekin ari zaizkion gizarteari bonbaztatzen. Arriskutsua, zeharo
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina