Time it was
And what a time it was, It was
A time of innocence
A time of confidences
Long ago it must be
I have a photograph
Preserve your memories
They're all that's left you.
Ipini nuen irratia eta uhinek Simon & Garfunkelen Bookends diskoaren,
ene ustez, abestirik zoragarriena ekarri zidaten. Bi minututako jauzi
zirraragarria ahalbidetu zidan kantak eta mende erdi oso bat atzera egin nuen
irudimenean. Munduko historian urte adierazgarria izan zen 1968. Gure artean
ere, mugarri erabakigarriak agertu zitzaizkigun: ETAren lehen atentatu
odoltsua, Etxebarrietaren hilketa, kale elkarreratze gero eta indartsuagoak,
frankismoaren bortizkeria areagotua,... eta elementu armatu deskontrolatuen
paseo triunfala.
Mende erdiaren buruan, elementu (armatu?) deskontrolatuen presentzia
apuntatu behar dugu hemeroteka partikularrean, gure herriaren gurutze-bidea
inoiz amaituko ote ozen oihukatzen dugun bitartean. Euskal Herriko bihotzean
atzo egindako bilkura faxistak ez du esperantzarako leihorik irekitzen. Duela
berrogeita hamar urteko gure garai inozo hartan begiak etorkizunean genituen
jarrita. Orain badakigu geroa ez zaigula inoiz heltzen. Eta argazkietara jo
behar dugu garai hura izan zela gogoratzeko. Beste mende erdi baten ostean
atzera so egitean euskaldunek Altsasu ikusiko dute argazkian, oinazez.
Argazkia: KL
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina