Gizartearen abiadura ia-ia esponentzialak bertigoaren hurrena sortzen
duenean atzera jotzen dugu oroimenean garai lasaiagoen bila. Zenbat eta
adintsuagoak garen, iraganeko erreferenteetarako distantzia kualitatiboa
handiagoa egiten da, noski, bizi arteko amaierarik gabeko lasterketan. Eta
ume gineneko denborak egiten zaizkigu presente, kalerik kaleko ibiltze
patxadatsuak jolasetako aukera zabala ematen zuenekoa.
Denborak aldatuz doaz erroetaraino, eta denboraren joanak perspektiba
okerraraz dezakeen arren, umeei jolaserako eskubidea osten ari zaielakoan nago.
Badirudi erabilgarritasuna dela lehentasuna, prioritatea, eta jolasetarako
umearen berezko askatasuna kateatzeko arriskutan dago. Norbaitek esan dezake
inoiz baino parke gehiago direla gure herrietan. Hori egia da, baina ene ustez
hori ez da nahikoa. Umeek espazio aproposak eduki beharko lituzkete euren
ekimenak garatzeko, gurasoen zaintza zuzenik gabe. Umeen arteko jolaskidetza
askeak bihar etziko gizaki erantzuleagoak ekarriko lituzkeelakoan nago.
Baina hori ustea, besterik ez da. Gainera nork ziurtatzen dit niri, kalean libre jolastu zen umea izan nintzelako arduratsuagoa naizela jertsei enkortsetatuan jolastu zena baino?
Baina hori ustea, besterik ez da. Gainera nork ziurtatzen dit niri, kalean libre jolastu zen umea izan nintzelako arduratsuagoa naizela jertsei enkortsetatuan jolastu zena baino?
Te remito las 4 páginas del libro que he escrito, en relación con mi vida hasta el día de hoy. Lo he titulado "RECUERDOS EN PRIMERA PERSONA". Se trata de los juegos que en mi juventud teníamos con carácter más o menos estacionales. No los puedo meter aquí, por lo que te envío un e-mail.
ErantzunEzabatuTxetxu, eskerrik asko. Jaso ditut. Oso esanguratsuak dira. Aurrera beti!!
EzabatuJosemari: esandako e-mail hori ikustea gustatuko litzaidake.
ErantzunEzabatu