Uste dut Kafka izan zela ondoko gogoeta hau egin zuena: badakigu edontziek
edateko balio dutela, baina ez dakiguna da zertarako balio duen egarriak.
Pentsamendu kafkiano hori etorri zait burura, zenbat egarri desberdinetako protagonista pasiboak izan gaitezkeen pentsatzean. Begiratu, bestela, ingurura eta - honaino iritsi zaren irakurle estimatua- esadazu zer ikusten den. Ez al duzu egarri-izurrite itzela antzematen? Eszeptizismoak gorantz egiten duen bitartean gogo asebetzeari ekiteko gizadiaren ezgaitasuna gero eta nabarmenagoa geratzen ari delakoan nago.
Bizitzak berak erakutsi beharko liguke egarriari aurre egiten, baina badirudi beldur diogula irtenbidearen bila ateratzeari, egarriak zertarako balio duen galdetzeari. Eta horren ondorioz, giza izpirituaren brujula-orratzak ez du iparra markatzen, bueltaka eta bueltaka dabilela. Ibiltzeak, mendira igotzeak, lagun hurkoarekin eztabaidatzeak egarria dakarte, baina ibiltzeak berak, igotzeak berak eta eztabaidak berak eskaintzen digute egarria amatatzeko irteera. Dogmatismo akabatzaileak, ordea, gizartearen utzikeriak lagun, modu desberdinetako egarri zenbatu ezinak eragiten ditu eta, gainera, asebetasunerako atea ixten du.

Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina