Oso
omenaldi hunkigarria bizi izan genuen atzo eguerdian Aramaion. Julian Unzueta
alkate ohia Herriko Seme Kuttun izendatu zen eta ideologia
diferentetako lagun pilo bat elkartu ginen Udaletxera, Juliani gure miresmen eta txalo
beroa eskaintzeko. Julianen ibilbide publikoa, aramaioar eta arabar gizarteari
emana, 1972an hasi zen, frankismoaren zurrunbilo beltzeko garaian, eta bere dohainei
esker alde bateko eta besteko interlokutoreekin jakin izan zuen aurrera egiten.
Julianen praxis politikoa elkarrizketa eta elkarrekiko begirunearen modeloan
oinarritu zen.
Dirudienez, modelo hori ez da Mariano Raxoiren gustukoa. Azken hilabeteotan argi eta garbi erakutsi du nahiago duela konfrontazio gordinaren bidea solasaldi desaktibatzailearena baino. Eta jarrera horrek azalean jarri du politiko askoren hipokresia higuingarria, lehengo "armarik gabe guztia negozia daiteke" ospetsu hartatik gaurko "armekin kenduko dizut nik zuri negoziatzeko gogoa" pasatu baitira.
Txarrena da Raxoiren modeloa, osmosi efektuarengatik, hiritargo espainiarrean ari dela nagusitzen. Ni Julianenaren aldekoa naiz, oraindik ez baitut gizakiengan esperantza galdu.
Argazkia: JMVM
Aupa Josemari, gustiz ados zure erreflexioarekin. Julianen lobak irakurritako idatzia baduzu? oso interesgarria iruditu zitzaidan. Lortzen baduzu bidali mesedez.
ErantzunEzabatueskerrik asko Iñaki!
Ezabatu