Balizko eszenategi bat planteatu nahi dizuet, umiltasunez.
Demagun: espainiar hiritarra naiz, estatuko
NA(N)ek dioenaren arabera (administrazio tramitea) Baina ni ez naiz espainiar
sentitzen (sentimendua) (1) Nire lurraldeko zortzi milioi biztanleen artean ia bost
antzerako egoeran daude, nik bezala sentitzen dute. Estatu administrazioaren oinarrizko entramatuak
legeria sortzen du, lurraldearen nondik norako politikoak ere
arautzen dituena. Lurraldeko gehiengoa ez dator bat estatu
legeriarekin. Sentimenduetako indarrak, bestalde, folklorerako bidea
ematen du bakarrik.
Galderak: ba al dut aukerarik nire lurraldean, gainerako sentimendukideekin batera, ez espainiar bezala aritzeko? Antidemokratiko al da nire sentimenduaren araberako estatus juridiko aproposa eduki nahi izatea? Baiezkotan, demokratiko al da gutxiengoaren menpekotasuna jasan behar izatea? Ezezkotan, zein da mekanismoa demokrazian haz nadin?
Eskertuko nizueke argi pixka bat jartzea nire zalantza labirintokoan. Begirunez.

(1) Ez espainiartasunak ez du, berez, antiespainiarra izatea adierazten. Adibidea: ez naiz antifrantziarra.
Argazkia: JMVM
Ene ustetan.....
ErantzunEzabatu-BAI.
-EZ.
-EZ (baina espainiarra zara, ORAINGOZ; eta haien joku araudiaren arabera jokatu "behar" duzu).