BILATU

lunes, 28 de octubre de 2013

EUSKARA INBASIO BERRIAREN AURREAN

Inbasio desberdinek ez dute gure hizkuntza menderatu ahal izan. Orain arte, behintzat. Inbasio berriak, ordea, marka guztiak hauts ditzake eta euskarak garesti ordain lezake munduko desoreka.

Atzera begira jartzen bagara, oraintsu arteko giza etorkin diferenteen agerpenek gure hizkuntzaren osasunean eragina izan badute ere, bizi ari garen fenomeno berriak zalantza kezkagarrietarako ireki du bidea, aurrekoekin parekorik ez duena.

Erromatarrak, musulmanak, frankoak, gaztelauak eta gainerako giza saldo okupatzaileak gurera heldu ziren arren euskarak bizirik irauteko gaitasuna erakutsi du eta egunera arte eri baina osasuntsu  iritsi dela esan daiteke. Ezin gara kexatu, eta euskaldunok historian zailtasunak gainditzen jakin izan dugula azpimarratu behar da.

Baina oraingo panoramarekin? Euskara ahoan ez ezik odolean ere daramagunoi kalera irtetea zigorraren hurrena bihurtu zaigu, eta euskarari bat-batean hazi zaizkion arazoak behar bezala sailkatzeko gaitasunik gabe geratu gara. Zenbat hizkuntza desberdin entzuten dugu gure plaza, anbulatorio, denda, gizarte zerbitzutegi eta autobusetan? Nola digerituko du euskarak hizkuntza horietatik datorkion deskonpentsazioa? Nola interaktuatuko du euskaldunak hainbeste hizkuntza arrotzen artean?  

Hamaika burutazio etsigarritarako  sua piztu da euskaldun militanteon artean. Euskararen osasuna kalean neurtzen da, gizartearen erabilpen askeko erakusleetan. Eta nire dardararen jatorria erakusle horien gero eta indize baxuagoetan datzala konturatu naiz. Inbasio berriak, hizkuntza-jatorriari dagokionez zabalen eta bortitzena, euskara isilarazten lagun lezake, samur.

Inmigrazioari mugak ixterik ez dagoenez gero, orain arte erabili ez diren indar ziklopeoak intsuflatu beharko zaizkio euskarari, gure ahoetatik desager ez dadin eta hiritar berrienetan entzun dezagun. Eta hori ez da lortuko erdipurdiko neurri epelekin. Euskara da herri honen hizkuntza eta horregatik zaindu behar da bitarteko zilegi guztiekin, aldeko legeak barne. Euskaldunok ere zuzenbideko babesaren  eskubidea dugu-eta.

Argazkiak:
a) www.esmateria.com 
b) Tere Anda 

2 comentarios:

  1. Aukerarik izango bazenu euskal mugak itxiko zenituzke? Zenbat metro gorantz? 30 metro nahiko dela uste dut, 3,6 metro zituen Europako batek..., baina euskaldunok handiago bat egin genezake. Bilboko Iberdrolaren eraikina bezain garaia!

    Animo, ekin zimenduak eraikitzeari motel!

    ResponderEliminar
  2. Dabid horri, agur
    Lehen galderarekin geratu izan bazina, gainerakoa aurreztuko zenuen.
    Mugak itxiko ote nituzkeen? Ez motel, ez!! (hitzek ez ezik hamarkadetako egiteek abalatzen naute)
    Segi orain bezain jator!

    ResponderEliminar