BILATU

lunes, 29 de abril de 2013

JAENGO ANDALUZIARRAK




Jaengo Ubedara heldu nintzen atzo arratsaldean, hotzak eta elur bustiak lagun.. Eta milaka olibondok inguratuta,  Migel Hernandez poetaren hitzak eta Paco Ibañezen musikak toki hartu zuten nire baitan. Iragan helezinera aldatu nuen  gogoa unetxo batez baina poema eta doinuak aurki itzularazi ninduten  orain gordinaren errealitatera.


Horregatik, espainiar estatuko  %27 langabetuen kolektiboari eskaini nahi nioke gaurko hau, duintasunaren izenean  ezgaitasun, gezur eta hipokresiaren  kontra altxa daitezen. Gainerako guztion babes eta ekintzarekin batera. Derrigorrez itxaropentsuak izan behar dugu-eta.


Andaluces de Jaén,
aceituneros altivos,
decidme en el alma: ¿quién,
quién levantó los olivos?


No los levantó la nada,
ni el dinero, ni el señor,
sino la tierra callada,
el trabajo y el sudor.


Unidos al agua pura
y a los planetas unidos,
los tres dieron la hermosura
de los troncos retorcidos.


Andaluces de Jaén,
aceituneros altivos,
decidme en el  alma: ¿de quién,
de quién son estos olivos?


¡Cuántos siglos de aceituna,
los pies y las manos presos,
sol a sol y luna a luna,
pesan sobre vuestros huesos!


Jaén, levántate brava
sobre tus piedras lunares,
no vayas a ser esclava
con todos tus olivares.


=============.==========





(Gaurko honetarako bart idatzitako itzulpena)
Jaengo andaluziarrak,
olibari harroak,
esadazue, zinez, nork
jaso zituen olibondoak?

Ez zituen hutsak jaso,
ez diruak ez jaunak,
lur apal isilak baino
lanak  eta izerdiak.


Ur hutsarekin eta
planetekin batera,
hiruena da edertasuna
enbor  bihurrituena.



Jaengo andaluziarrak,

olibari harroak,

esadazue, zinez, norenak,

norenak dira olibondoak?



Zenbat olibako mende
oin eta eskuak lotuta,
eguzki, ilargi beteek
zuen hezurrak hustuta!



Jaen, altxa zaitez  sutsu
zure ilargi-harri gainetik,
ez zaitez bilaka esklabu
dituzun  olibondoekin.

=====================.

Migel Hernandezen (1910-1942) poesiari Paco Ibañezek jarri zion musika, 1969an. Jatorri euskalduneko abeslariaren kantaldia ikusi:

http://www.youtube.com/watch?v=QxeFEBSAOUs

1 comentario: