BILATU

lunes, 28 de mayo de 2012

EUSKAL KULTURA JAPONIERAZ


Liburuaren aurrealdea
Eta japonieraz, zergatik ez? Horixe da oraintsu lagunkide daukadan Sho Hagiok egin duena: euskal kulturaren ikuspegi orokor eder bat japonieraz argitaratu du. Eusko Ikaskuntzako bazkidea da eta  euskaltzale amorratua, Euskal Herria erreferentziz ezagutu zuenetik. Harrez geroztik zenbait aldiz bisitatu gaitu eta gutarikoa dugu, zentzu kulturalean, hau da gogo-lokarria eraikitzen duenekoan.

Milaka kilometrok bereizten badute ere, nork bere baitako bizi-pizgarriak urrutiko lurretan landa ditzake, zuzen jorratutako soroek uzta egokia emango diotela jakitun. Horixe egin zuen Sho Hagiok eta ondorioz euskaltzale guztiok harro senti gaitezke berarekin, hemengo baratzeko produktuak japoniar merkatuan salgai egotera iritsi baitira, berriz ere. Ez gara munduko zilborra baina ezin gaitezke kexa munduan gure kulturaz ezagutzen denaz.

Sho Hagiok entzutera ohitu gaituen moduan, euskal nortasunetik gehien gustatzen zaiona euskararekiko atxikimendua, besteenganako dugun irekitasuna eta nor berarenganako fidagarritasuna dira. Eta Sho Hagio ezagutzen dugunok justu kontrako norabidea eman geniezaieke haren hitzei, aplikagarriak baitira, beren osotasunean, japoniarraren eguneroko praktikan nabarmentzen baitira aipaturiko nolakotasunak

Sho Hagio, Donostiako Miramar Jauregian


Sho Hagioren liburuak, modu xehean egin badu ere, bere puntutxoa ezarri du eguzki sortzailearen inperioan. Badakigu ekialde-muturreko lurralde haietan adiskide bat dugula, euskaldunok ahaztu ezin duguna. Euskal Herrian jaiotakook bezainbeste maite du euskal gogoa. Eskerrik asko, adiskide, Arigatô.




Sho Hagioren gaineko informazio gehiago:

No hay comentarios:

Publicar un comentario