BILATU

abuztua 23, 2026

ETA GU EGUZKIARI BEGIRA


 Aizu, gasolina-depositoa betetzera joan naiz... eta erdi-erdian utzi dut. Gu hemen eguzki-eklipsearekin kezkatuta... eta, bitartean, petrolio-konpainiek erabat eklipsatu dute gure etxeko ekonomiaren errealitatea. Hauxe gure etorkizuna!  Onena da, ordea, geroa ez dela inoiz iristen; beraz, egunak igaro ahala okerrera egiten jarrai dezake gure patuak. Eta gu eguzkiari begira.

Munduko ekonomia mugitzen duten erregaiekiko harremanaren egoera negargarri honek gero eta gehiago kaltetzen ditu zergadunon poltsikoak —nahitaez zergak ordaindu behar ditugunonak—; bitartean, erregaien prezioen etengabeko igoeraz baliatuz eta ustekabeko irabazi-jarioaz aberatsagotuz etekina ateratzen dutenek diru horren zati bat finantza-ingeniaritzan erabiltzen dute, zerga-ordainketak maila barregarrietaraino —eta gainerako gizateriarentzat iraingarrietaraino— murrizteko.

Zuk bai dakizula, Josu Jon!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina