BILATU

abendua 29, 2025

DENA ALDA DADILA, EZER EZ ALDATZEKO


Argi dago urtearen zifra berri batek ez duela jokabide berri edo eszenatoki desberdinik ekarriko. Aldaketa, berehala gertatzen bada, traumatikoa eta are kaltegarria izan dakioke, lortu nahi duela nork aldarrikatzen duen helburuari, egitera doan bidean aurrerapauso izan beharko lukeena. Dena berdin jarraitzeko aldatzen bada... atzerapauso eta etsipen tipikoaren aurrean gaude.

Politikan normalean gertatzen da, dena aldatzea egoera lehengo lepotik joan dadin, boterean dagoenaren kolorea edozein dela ere. Aldaketa sakona dirudiena kontrola mantentzeko trikimailua da, besterik gabe. Horrela izan da beti eta horrela izaten segituko du.

Gure eguneroko bizitzara estrapolatuta, azken garaiotako aldaketarik handiena Internet izan da. Espektro soziala goitik behera irauli du. Baina zerbait aldatu al da... elkarbizitza hobetuko zela gurean hazi egin zuten itxaropen horretan? Ezta urrik ere! Baina hilkor inozook inozo jarraitu behar dugu, aldaketa hobekuntzaren sinonimo izan daitekeela pentsatuz.

Tira, jarrai dezagun elkarri mugarik gabeko ongizatea opatzen.

Argazkia: UTM.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina