Batzuk datoz eta beste batzuk joan egiten dira. Batzuk erortzen dira, beste batzuk altxatzen diren bitartean. Eta gurpila ez da gelditzen. Konponduta egongo ginateke egunen batean ibiltzeari utziko balio! Ezezaguneko erresumara garamatzan trenaren joateari azkena emango litzaioke. Geltokirik gabeko trena, jangelarik gabea, plataforma ilun batetik bidaiariei gozokiak eskaintzen dizkien saltzailerik gabeko trena. Bere bidetik ateratzen gizakiok saiatu arren bira egiten jarraitzen duen eta jarraituko duen trena, gutariko bakoitzarekin bidaiari gisa.
Konponbiderik ez dugula pentsatzeko arrazoi ugari daude. Eta ziurrenik gure
espeziea geure erruz desagertuko da. Baina ez da egia txikiagoa herentzia
genetikoan itxaropen dosia eman zaigula, martxarako ezinbesteko elementua, hain
zuzen. Eta horri heldu behar diogu, beldurrik gabe, bizitzaren txinpartari
eutsiko badiogu. Inork ez gaitu ezkor izatera behartzen, beraz, eman diezaiogun
aukera berri bat unibertsoan gure kokaleku den hauts puntu honen etorkizunari.
Amaiera sumatzen dugu baina oraindik azken trenaren irteera atzeratzeko denbora
dugu.
Argazkia: Zuriñe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina