Oporraldia, atsedenerako sasoia, burmuina ekintza mailarik txikienean
uzteko garaia. Horixe da lurtar askok egun hauetan disfrutatzen duten saria.
Eta errealitate horrek ondorioztatu beharko luke une aproposak direla lasai
emateko, lagun hurkoarekiko harremana ongarritzeko eta, azken finean,
munduarekin bakea egiteko. Inozo akaberakoa naizela? Baliteke.
Isiltasuna dugu bitartekorik egokiena barne lasaitasunera helduko bagara. Burrundarak, aitzitik, sosegu ezaren erreakzioa darama berarekin eta giro baketsuaren ordez katramilatsu hondagarria sorrarazten du pairatzailearengan. Justu kontrakoa bakea eraiki ahal izateko. Isiltasunean bakarrik ahal da zentzumen guztien iratzartzea, eta esnatze horrek gorputz eta gogoa lehen planora dakartza. Sentsazio horren dastapenak, berriz, inguruarekiko patxadatasuna bizkortzen du, bakerako distantzia txikituz.
Oporrak bakerako aukera paregabea dira. Eta inork ez luke abagunea galdu behar. Gauza jakina da jubilatuon bide ordaina oporrik ezean bizitzea dela, lan merkatutik aldentzean kendu baitzizkiguten. Hala ere, ahaleginak egingo ditut oporretara itzuli naizela pentsatzeko. Eta isiltasunaren bila abiatuko naiz.

Argazkia: Ekain
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina