Urdangarinen gainera lehen susmoak erori zirenean nire blog honetan
Aristotelesen esaera bateko kalifikazioarekin neurtu nuen orduko erregearen suhia: parasito. Zazpi urte eman dira ordudanik eta berriro nator oraingo
erregearen suhiarengana, honez gero kartzela-erregimenari hiru astetako zukua
atera diona. Eta zoritxarrez Aristotelesena erabiltzen jarraitu behar dut, hura
lapur izatearen gastua diru publikoarekin garbitu behar baita, ez baitago eskubaloiko
jokalari ohiak lapurtutako diru publikoa gehi bere interesak berreskuratzerik.
Lapurren artean ere, Jesusen gurutzearen ondokoetan bezala, mota
desberdinak dira. Eta zumarragatarra, argi eta garbi, ezkerrean esekita egongo
zen, ez baitu emaztearen etxean ikasitako ohitura txarrarengatik damurik
erakutsi, inondik ere. "Egia osoa diotsut: gaur nirekin batera paradisuan
egongo zara" agindu zion Jesusek bere eskuinekoari. Eta inon egiaztatuta
ez dagoen arren, suposatzekoa da Jesusez gain bi lapurrak ere hil zirela
arratsalde hartan Kalbarioan. Baina Jesus itzuli egin zen, berpiztuta.
Paradisuko bere txokotxoa baino Jerusalemeko giroa nahiago izan bazuen
Jesusek, ez al zen zeruan lapur ona damutuko ordu batzuk lehenago gurutzean eginiko
aitorpenarengatik? Ni ziur nago suposamendu horri sinetsita ez duela
Urdangarinek barkaziorik eskatu. Eta lurreko irabaziak nahiago izan
dituela bake izpirituala baino, lapur gaiztotzat hartzen badugu ere. Bada,
hori, parasito. Errege-parasitoa.
https://txemax.blogspot.com/2011/11/inaki-urdangarin-eta-aristoteles.html
https://txemax.blogspot.com/2011/11/inaki-urdangarin-eta-aristoteles.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina