BILATU

lunes, 10 de abril de 2017

HITLER, TVE, FRANCO



Hitler munstro hiltzailearen gaineko erreportajeak ikusten ari gara  azkenotan TVEn. Oso dokumentu onak dira, belaunaldi berriei Europan iragan mendean jazotakoa erakusteko. Historia ziklikoa izaten da eta  Azoreetako argazkiei buruz Aznar inklitoaren lehengo asteko aitorpenek niri behintzat beldur puntu bat ekarri didate, erretratu haiek iragarritako sarraski baten aurrekariak izan baitziren. Eta  Valladolideko mosketero eskuindarra operazio makabro hartan Bush eta Blairrekin batera agertzeaz harro sentitzen dela egia bada – eta bada-... baditugu beldurtzeko motiboak.

Baina Hitlerekin ekin diot gaurkoari eta haren ondoan eta itzalera hazitako Francorekin amaitu nahi dut. TVEk ez du nire begirunea izango, Hitlerren erreportajeez gain Ferroleko erailaren gaineko dokumental sail bat programatzen ez duen bitartean. Bikain dago führer eroaren sarraskiak deitoratzea baina ez zaizkigu humanitatearen kontrako caudillo odolzalearen krimenak ezkutatu behar.

4 comentarios:

  1. gaur egungo gazte (eta ez hain gazte) askok, NI PUTA IDEA Hitler zein zen.


    Atar kontuak Valladolideko fiurer-a , edota atzoko Chacón, edo beste edozein

    Izan aste on

    ResponderEliminar