BILATU

lunes, 17 de abril de 2017

FOLKLOREA ARRISKUTSUA DENEAN


NO-DOren irudi batzuk ziren, duela berrogeita hamar urte ingurukoak: Torremolinoseko boîte baten kanpoaldean gazte pilo bat itxoiten ari zen, larunbat santuko gauerdiko kanpai hotsak entzuteko irrikan. Berpizkunde Igandeari sarrera emateaz bat jai areto haren ateak zabaldu eta gazteek aste santu osoko iluntasunari agur esango zioten, jai egarriari asetzeko aukera guztiak ahalbidetuz. Matias Pratsen ahots aterziopelatu bezain ongi modelatuak soinu aintzatsua ipintzen zien irudiei, espainiarren debozio alderaezina goratuz. 

Amaitu berri dugun asteko egunetan folklorismoak bete-betean hartu ditu beste behin Espainiako kaleak. Erlijio katolikoaren praktikak minimo historikoak markatzen dituenean, paradoxikoki infiniturantz jotzen du nazarenoen kofradietarako sarrera eskabideak.  Aldi berean, kuarteletako banderak makil erdian. Zerbait ez dabilela ondo iruditzen zait.

Matias Pratsek  berriz ere egundoko erreportaje ikusgarria egin ahal izango luke oraingo espektakuluekin,  kontakizunean debozioa, sinesmena eta erritua  nahastuz. Eta haren hitzetatik elikatuko litzatekeen publiko zabal batek jarraituko lioke fedean, duela mende erdiko erlijio hertsikeria areagotuz. Ez, definitiboki zerbait ez dabil ondo.

Argazkia: Tere Anda

4 comentarios:

  1. gauza larregi, ez dabiltza ondo.

    eta beste hainbeste, ez ditugu ondo egiten.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo lagun ezezaguna! Zure izena emango bazenu agian jaramonik egin niezaioke zure berbaldi horri. Bitartean, segi osasuntsu!!

      Eliminar