BILATU

lunes, 6 de marzo de 2017

NI EUSKALDUNA NAIZ, ETA ZU?



Harrotu egin dira bazterrak eta gerra dialektikoak bere gezi eta bala kolore askotarikoak jaurtiki ditu norabide guztietan. Parapetatuta, ohiko gotorlekutik segitzen diote gatazka prozesuari batzuek eta besteek. Ni kezkatuta nago. 

Hasteko, espainiar adiskide min asko ditut eta zin egin dezaket ez direla fatxak, ez ezjakinak, are gutxiago inoren zapaltzaileak. Espainia maite dute eta begirunea darakutsate euskaldunenganako. Ez baitira sentimendu kontrajarriak. EITBk badio martxoaren 4an sare sozialetan eman den erreakzioa testuingurutik kanpokoa dela, bego hor komunikatua. Berdin dit. 

Ni objektiboki kezkatzen nauena da,  otsailaren 8tik euri pittin bat egin duen arren,  orain arte inork ez duela ezertxo  ere adierazi zorioneko egun horren saioko eduki polemikoaz. Euskaldunen artetik ez zen erreakziorik eman ... ezta ere zuzen-zuzenean inplikatutako espainiar euskaldunengandik; egon badaudela. Zalantzarik gabe, ETB euskalduna bat ere interesatzen ez zaielako. Eta hori bai dela kezkagarria, erakunde publikoa sortu eta hogeita hamabost urtetara.

Argazkia: eitb.com

2 comentarios:

  1. Beharrezkoak dira honelako hausnarketak eta zoritxarrez eskasak ere bai. Sua suarekin amatatzen saiatzea alperrikako lana dugu, hala eta guztir herri honetan eta jarduera horretan milaka aditu daude.Berotasun gehiegi dagoenean ura behar dugu eta ez gasolina. Urak besterik ez digu ekarriko epeltasuna, epeltasun emankorra. Mila esker Josemari! Jesus P M

    ResponderEliminar