BILATU

lunes, 11 de abril de 2016

OFF SHORETARRAK (KASTA)



Jar ezazu "off shore" bat zure bizitzan! Horixe izan bide da eslogana hainbat eta hainbat zirkulutan, soberako dirua ondo gordeta edukitzeko eta horren erredituak ( Jexux, ze zaharra naizen nire terminologian!)  zergen zama jasanezinetik libre uzteko. Izan ere, frogatuta dago errentaren eskalako mailarik apalenetakook bakarrik ordaintzen dugula, kristauki, zerga-legeari dagokiona (horrek solidaritatearekin al du zerikusirik?) Noblezia, oligarkia eta jainko lurtarren babestuak salbuetsita daude hain betebehar gorrotagarritik. 

Munta ezazu "off shore" bat eta gero gerokoa. Beti geratuko zaizu ETAko irtenbidea, aitzakia aproposa baita diruari hegoak jartzeko. Galdetu, bestela, borboiari...

Garbi dago ez zarela inor, ez bada zure izena Panamako zerrendan agertzen. Beraz, azkar ibili eta igo zaitez "crème de la crème"koen trenera! (hegazkinera, hobe)

2 comentarios:

  1. Haserrea eta amorrua ez dira hitzik egokienak. Indignazio hitzak indarra galdu du. Hitzik gabe geratu garela esatea oso da tristea. Isilpean neuzkan OFF-SHORE guztiak deklaratu ditut gaur bertan: ez maitasuna deklaratzen den moduan, tabakoa eta alkohola aduanan deklaratzen diren antzera baizik, fedea galdu samar bainabil gauza publikoarekin. Res publica hori oso polita da ideia legez, baina kuria egokiarekin, printzipioekin, zintzotasunez jokatuta. Nik ere uste dut terrorismoari esker negozioa egiten duen faunak terrorista tratamendua behar duela OFF-SHOREko urpeetan.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko Jon Iñaki. Nire egiten ditut zure hitz guztiak. Baina segitu behar dugu ... salatu behar dena salatzen. Besarkada bero bat

      Eliminar