BILATU

lunes, 4 de abril de 2016

OSTIRAL SANTUKO TXANTXANGORRIA



Aste Santuko egunetan nekazal lanetan ibili behar izan nuen, sasoi honetan urtero egiten dudan bezala. Badakizu, inausketaren azken ukituak, belar txarren garbiketa, loreetarako ongarriaren prestaketa, konpostaren azken aurreko iraulketa eta abar. Udaberria indarrez sartu da eta oraintxe dugu azken aukera udan ingurua luzi dakigun. Lan apalak, aitortu behar dut, baina nekagarriak, oso, nire moduko kaletar batentzat. Gainera, urteetako ohiturak ez dit orekatu urteen poderioz gorputzak berez galdutako kemena. Eta nekea gero eta nabarmenagoa egiten da. 

Ostiral Santuan laguntzaile polita izan nuen jardunaldi osoan: txantxangorri bat. Txori lagunkoi, ikusnahi, ausarta dugu txantxangorria, bere ahots metaliko melodiko xuabearekin agurtzen diguna. Arinagoak egiten bide zitzaizkidan bularralde gorriko txoriaren ondoan burututako lanak.  Alboan eduki nuen ordutan eta hamaika argazki atera nizkion. Nire kamerarekin apuntatzen nuenean gustura zegoela zirudien. Noizean behin sasi artera desagertzen zen, kabia edukiko zuen tokira, ziurrenik. 

Larunbatean ez zen agertu eta harritu egin nintzen. Nire betebeharra amaituta, bezperan txantxangorria ezkutatzen zen sasietara jo nuen, nire laguntxoaren arrastorik ikusiko ote irrikan. Bera ez baina landaretza hartan eroso etzanda auzokoaren katutzarra aurkitu nuen.

Argazkiak: JMVM

5 comentarios:

  1. Polita benetan, eta badakizu, datorren urtean mugilkorra doinu grabaketaren moduan ipini eta gero aditu txantxangorriaren kantua zure blogean. Eskerrik asko.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko, Eugenio, zure iradokizunarengatik!! Besarkada bero bat

      Eliminar
  2. Atxagaren "Lau txorien misterioa" gomendatzen dizut irakur dezazun. Bertan aurkituko dituzu hainbat pasarte eder txantxangorriari buruzkoak...

    ResponderEliminar
  3. Hona hemen helbidea:http://www.erabili.eus/zer_berri/galdezka/1071193011

    ResponderEliminar