BILATU

lunes, 30 de junio de 2014

ERREKONOZIMENDUA



Inoizko  ezustekorik handienetakoa eraman nuen iragan ostegun iluntzean, 2013ko Urrezko Zeledoia niri ematea erabaki zela adierazi zidatenean.   Ez nago ohituta halako ustekabeetara eta golardo hori urtero nori eskaini deliberatzen duen erakundeko lehendakariaren hitzak entzun ondoren sentsazio bitxi batek harrapatu ninduen.  "Shock" egoeran kulunkatu nintzen denbora luzexkaz: Egia ote? Ez al da nire irudimenaren jokaldi gaiztoren bat? 

Erdi zorabiatuta nuen oinarrizko zentzua pixka bat berreskuratuta gero, niri gertatzen ari zitzaidala baieztatu nuen. Eta orduan hamaika bider hamaika oroitzapen txar saskira jaurtiki nituen, bizi ari nintzen une goxoari intentsitate osoz heldu behar niola konbentzituta. 

Lau hamarkada luzeko lana giza kolektibo batek aintzakotzat hartu duela ikusteak gogo-bateriarako adore berria ekartzen du, lan horren bidez nor beraren satisfazioa eta gizartearekiko konpromisoa betetzea besterik bilatu ez duen edozeinentzat. Eta nire kasuan sobera ordaindutzat ematen dut nire burua gasteiztarrek eskaini didaten errekonozimendu honekin.

Bide berdintsutik segituko dudala agintzen diet hiritarrei, dagokidana ahalik eta hoberen egiten. Bihotzez.

2 comentarios:

  1. Zorionak Josemari!! ondo merezitako urrezko zeledoia zuretzat!! Gasteiztarrek eta arabarrek oro har, eta baita gertuko (mugan gaudenok) gipuzkoarrek ere eskertzen dizugu :-))

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko, Gorka. Ziur asko ezagutu egingo duzu nirekin batera saritua izan den emakumea, Asun Gorospe.
      Besarkada bero bat

      Eliminar