BILATU

viernes, 15 de abril de 2011

JOSE MIGEL BARANDIARAN ETA SARA



Gaur goizean “Sara. Ikerlan Etnografikoa” liburua aurkeztu da Saran. Aurretik Jose Migel Barandiaranek “Eusko Folklore” aldizkarian publikatzen joan zen eta ataundarraren izena daraman Fundazioak erdaraz argitaratutako “Bosquejo Etnográfico de Sara” liburuaren euskarazko eta frantsesezko bertsioa da oraingo hau.

Sarako Udala, Euskal Kultur Erakundea eta Jose Migel Barandiaran Fundazioaren arteko lankidetzari esker atera ahal izan da oraingo liburua, modu berezian aurkeztua eta Barandiaranen lana ezagutarazten laguntzen duena.






Aurten 20. urte betetzen dira Jose Migel Barandiaran hil zela eta efemerideaz baliatu nahi da Fundazioa, euskal kulturako patriarkatzat hartutakoaren lana eta balioak gizarteratzen segitzeko. Euskal Herriak emandako kultura ereile erraldoiaren proiekzioa ahalik eta gizartearen bazter gehienetara irradiatzeko helburua du Fundazioak.








http://www.youtube.com/watch?v=888RSzyhRQg


Bideoan, ezkerraldean Jean Baptiste Laborde oraingo auzapeza eta Jean Aniotzbehere aurrekoa agertzen dira. Azken honi zor zaio, gehien bat, liburu berri honen bultzada.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada