Gezurtiak kojoak baino motelagoak dira, eta baieztapen hori historiako gezurtirik handien istorioek babesten dute, frogarazten dute. Gezurrerako gizakiaren jokaera gaixotasun larria da - mitomania deitzen zaio- eta engainuaren buklearen garapenean gezurtia bere gezurrak sinestera heltzen da, iruzurlearen beraren buru-suntsiketaren atarteraino iritsiz. Eta gezurtiaren jarraitzaile itsuen txaloen artean, hura amildegirainoko azken urratsa ematera ausartzen da. Bukatzen da orduan kaltea? Bai zera, ezta urrik ere!
Sendaketa psikologikoaren bidez arin litekeen
nahasketa, gaixoaren jarrera hertsiak sakonagotzen du eta gezurtiaren
desagerpen fisikoak -ematen bada- ez du ezertxo ere konpontzen, txalo sorta
eskaini ziotenen artetik beti azaltzen baita norbait, ohiaren okerra bere
egiteko prest, gezurraren uhin suntsitzaile beltzari aukera berria emateko.
Eta Iruzurle Handiaren txita-kabiatik hamaika
txorikume burumotz ateratzen dira, aitzindariaren itzala luzeagotzeko gertu.
Horrela, ab antiquis temporibus ad aeternitatem.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina